NILSA
Hondakin-uren arazketa, horniketan lankidetza erakunde eskumendun guztiekin, eta hiri-hondakinen kudeaketa dira NILSA sozietate publikoaren helburuak.
NILSA 1989an eratu zen Nafarroako Ibaien Saneamendu Plana, 1988an onartua, kudeatzeko tresna gisa. Gaur egun, plana behar bezala ezartzeaz arduratzen da bai eta hortik eratorritako kontu guztiez ere: planaren eguneraketa Uren Kalitate, Saneamendu eta Arazketa Plan Nazionalaren esparruan; sortutako lohien tratamendua edo aholkularitza laguntza behar duten erakunde eta entitate guztiei.
2016. urtetik Hiri Erabilerako Uraren Ziklo Integralaren Plan Zuzentzailea egiten ari da. Plan hori izango da Foru Erkidegoak klima-aldaketaren aurka uraren arloan izango duen tresnarik garrantzitsuena. Plan horren xedea Erkidegoari uraren arloko estrategia bateratua eskaintzea da, ura hartzen denetik, araztu eta ibaira itzultzen den arte.
2007tik, NILSAk Nafarroako Hondakinen Partzuergoan parte hartzen du kudeatzaile gisa. Honako helburu hau du: Nafarroako hondakinak modu optimoan kudeatuak eta tratatuak izan daitezela indarrean dauden araudi guztiei jarraikiz, Europar Batasunetik datozen gidalerroei arreta berezia jarrita.