Skip to main content
Logotipo SALDOSA

SALINAS DE NAVARRA

Salinas de Navarra

Salinas de Navarra Espainiako vacuum gatzaren ekoizle handiena da. Gure fabrikatik urtero 160.000 tona gatz irteten dira, uren tratamendurako (igerilekuak, ontzi-garbigailuak, deskaltzifikazioa, eta abar), elikagaien industriarako (hestekiak, kontserbak, saldak, eta abar), industriarako (elektrokimika, elektrolisia, tindagaiak, lurrinak, eta abar) bai eta giza kontsumorako ere (etxeko gatza).


Kalitate handiko gatz minerala da, osoki gure instalazioetan ekoiztua; bertan ontziratzen eta biltegiratzen da gure bezeroei zuzendutako produktu amaitua.


Enpresa 1977an sortu zen Beriainen (Nafarroa) Potasas de Subiza enpresaren jarduerek utzitako gatz-baliabideak aprobetxatzeko. Horrela, Salinas de Navarra enpresak bi helburu betetzen ditu: mineral horretatik abiatuta purifikatutako gatza ekoiztea, eta bere jarduerari ingurumen-balio eranstea.

Partaidetza POSUSA: 76 %
Meseta de Salinas-Gezaurre industrialdea
C/B,10. 31191 Beriain (Nafarroa)
Tel.: 848 430 447 · Faxa. 848 430 452

www.saldosa.com
administracion@salinasdenavarra.es