NASUVINSA
Nasuvinsa, Navarra de Suelo y Vivienda S.A. Nafarroako Gobernuaren etxebizitza- eta hirigintza-arloko sozietate publikoa da.
Etxebizitza-eskubidearen, industria-sustapen publikoaren eta lurraldearen garapen jasangarriaren zerbitzura jarrita, Nasuvinsaren jarduera Nafarroako Gobernuko hiru sailen menpe dago (Gizarte Eskubideak, Garapen Ekonomikoa eta Landa Garapena, Ingurumena eta Tokiko Administrazioa). Foru Gobernuko arlo ezberdinen zerbitzura eta enpresa publikoen korporazioaren zerbitzura modu transbertsalean lan egitea da bere bokazioa.
ERREFERENTZIAZKO ENPRESA: Nasuvinsak lanbide-prestakuntza handiko giza talde bat du. Nafarroako sektore publikoan erreferentziazko enpresa da etxebizitza eta eraikuntza, planifikazio eta antolakuntza eta lurzoruaren transformazio-politikak eta lurraldearen garapen jasangarrirako ekimenak sustatzeko, aplikatzeko eta kudeatzeko.
Bere jardueren artean nabarmentzekoak dira BOEen sustapena, alokairu babestuko etxebizitzen kudeaketa, hiriaren birgaitze- eta birsortze-politikak, industria-lurzoruaren sustapena eta urbanizazioa, berrikuntzaren sustapena etxebizitzan eta hirigintzan edo Lursarea Nafarroako jasangarritasun-agentziaren proiektuen garapena.
Hirigintza jasangarriaren politikei eman dien bultzadari esker, Nasuvinsa asko zabaldu da Europara. Hala, “European Week of Regions and Cities”-en, Europako Hiri Agendaren “Energy Transition” taldean edo “Passivhaus”, “Interreg Sudoe Rehabilite” edo “EnerInvest” plataformentan eta beste foro batzuetan hartu du parte.
ZERBITZU PUBLIKOA:Nasuvinsa Nafarroako gizarteari zerbitzu publikoa eskaintzeko bokazioa duen sozietatea da. Zerbitzu horiek eremu hauetan ematen ditu: Etxebizitza (BOE, alokairua, birgaitzea eta saldu osteko zerbitzua), industria-sustapena (plangintza eta azpiegiturak), jasangarritasuna (Lursarea agentzia) eta hirigintza jasangarriaren arloko berrikuntza.
31012 Iruñea (Nafarroa)
Tel.: 848 420 600 · Faxa: 848 420 609
www.nasuvinsa.es
info@nasuvinsa.es