Skip to main content

Bosque CPEN - Proyecto de absorción de CO2 en Navarra

CPEN Basoak lankidetza publiko pribatua sustatzen du, Nafarroako enpresa sarea foru lurraldean aurrera eramaten diren basoberritze-proiektuetan inplikatuz, karbono-hustubideak sortzeko eta berotegi-efektuko gasen (BEG) isuriak konpentsatzeko mekanismo baliozkotu gisa.



Nafarroan ia ez da landu Karbonoaren Borondatezko Merkatuan zenbatzen den proiekturik, borondatez baina ofizialki, CO2 isuriak neutralizatu nahi dituztenentzat, edo, besterik gabe, Nafarroan basoberritzeko proiektuetan parte hartu nahi dutenentzat.


CPENetik Basoaren ekimena abiarazi dugu, Nafarroako azken udetako baso-suteek kiskalitako lurretan basoak berritzeko eta isuriak borondatez konpentsatzeko proiektuak abian jartzea bultzatu eta errazteko.


Hala, Nafarroan kokatutako basoberritze-proiektuen zorro bat eskaintzen dugu, interesa duten erakundeek parte hartzeko aukera izan dezaten eta euren aztarna, osoa edo zati bat, konpentsa dezaten.


Proiektu horiek ingurumen eta gizarte onura ugari dituzte; hala nola, atmosferako karbono dioxidoa xurgatzea (karbono-bahiketa ere esaten zaio), enplegua sortzea edota lurralde-kohesioa hobetzea.


Kasu guztietan, proiektuek baso-masa kudeatzeko plan bat izan behar dute eta plan horretan adierazi beharko da zer jarduketa aurreikusten diren, planaren iraunkortasuna bermatu ahal izateko.

Parte hartzeko aukerak



ENPRESA BAT NAIZ

Basoberritze-proiektuekin bat egiteko bi aukera daude: lehenengoak basoberritzeko helburua du soilik eta bigarrenak, basoberritu zein isuriak konpentsatzekoa.

Parte hartzeko aukerak


Konpentsatu nahi den CO2 kopuruaren arabera, bost sorta ezberdin ditugu:

• Hasierako 50 tona, boskoiztu egin daitezkeenak kudeaketa-planaren balio-bizitzako 50 urteetan: 2.500 €ordainketa bakarrean.

• Hasierako 100 tona, boskoiztu egin daitezkeenak kudeaketa-planaren balio-bizitzako 50 urteetan: 5.000 €ordainketa bakarrean.

• Hasierako 200 tona, boskoiztu egin daitezkeenak kudeaketa-planaren balio-bizitzako 50 urteetan: 10.000 €ordainketa bakarrean.

• Hasierako 1.000 tona, boskoiztu egin daitezkeenak kudeaketa-planaren balio-bizitzako 50 urteetan: 50.000 €ordainketa bakarrean.

• Hasierako 2.000 tona, boskoiztu egin daitezkeenak kudeaketa-planaren balio-bizitzako 50 urteetan: 100.000 €ordainketa bakarrean.

 

Martxan dauden proiektuekin bat egin nahi duzu?



2024-2025 Kanpaina

Basoberritzea Legardan – Ekarpenei irekitako proiektua


CPEN Basoak karbono-hustubideak sortzeko mekanismo baliozkotu gisa Nafarroan basoberritzeko proiektuetan lankidetza publiko-pribatua sustatzea du helburu. Une honetan, Legardako basoberritzea da martxan.


Testuingurua

  • • Basoberrituko den azalera: 22,28 hektarea, 2022ko suteetan kiskalita.

  • • Landatu beharreko espezieak: Larizio pinua (Pinus nigra) eta zedro pinua (Cedrus atlantica).

  • • Landare kopurua: 35.648 (22.539 larizio pinu eta 13.109 zedro).


Inbertsioa eta kostuak

egardako herri-lurretan basoak berritzeko proiektuak 213.570 €-ko du guztira, obrak egitea, lehen urteko mantentze-lanak egitea eta hustubidearen kudeaketa administratiboa barne.


Ingurumen-eragina

  • • Iraupen-aldiaren amaieran aurreikusitako CO₂ xurgapenak: 31.545 tona.

  • • Hasierako xurgapen erabilgarriak: 5.735 CO₂ tona.


Basoberrituko den eremuaren planoa


Bigarren proiektu honek indartu egiten du CPENek eta Nafarroako Gobernuak Nafarroako klima-aldaketaren aurka duten konpromisoa, eta lankidetza publiko-pribatuaren aldeko apustua egiten du kiskalitako foru-lurraldea basoberritzeko.

2023-2024 Kanpaina

Lehendabiziko proiektua – Eskolamendiko parajeko basoberritzea


Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoak (CPEN) eta Lesakako Udalak basotze proiektu hau sustatzen dute, 2021eko otsailean izandako suteak suntsitutako baso-masen zati bat berreskuratzeko (770 ha baino gehiagori eragin zien Berako eta Lesakako udalerrietan) eta berotegi-efektuko gasen (BEG) isuriak konpentsatuko dituzten karbono-hustubideak sortzeko.



2021eko suteak Nafarroa, Gipuzkoa eta Frantziako hainbat udalerriri eragin zien, 1.600 hak gainditu zituen eta Lesakan bertan, 400 ha erre zituen. CPENek Lesakako Udalarekin batera sustatutako proiektu honek herriko Eskolamendi parajean 13 ha birlandatzeko helburua du.


Nafarroan karbono-hustubide gisa katalogatuta dagoen eta lankidetza publiko-pribatuaren emaitza den lehen proiektua da hau, eta, hain zuzen ere, azken urteetan lurraldean izandako suteei erantzun kolaboratiboa eman behar zaielako sortu da, sektore pribatua basoberritze-proiektuetan inplikatuz.


2020. urteko eta hurrengo urteetako karbono-aztarna kalkulatu ondoren, CPENek karbono-hustubideak sustatzen ditu foru lurraldean, Nafarroako enpresa sarearen isuriak konpentsatzeko mekanismo baliozkotu gisa.


Irudian markatuta ikusten dugun eremuan, 18.289 zuhaitz-landare landatuko dira guztira:

14790
Ametz
870
Haritz
889
Haritz amerikar
870
Gaztainondo
870
Gereziondo

Aldez aurreko lana urria eta azaroa bitartean egingo da, itxiera abenduan eta landaketa urtarril eta otsailean. Baso-berritze honek berotegi-efektuko 4.829 tona gas konpentsatzea lortuko du bere balio-bizitzan, hasierako fasean 878 tona CO2 konpentsatu ahal izango direlarik (totalaren % 20a, berme-poltsarako erreserbatutako % 10a kenduta). Proiektuaren aurrekontua, guztira, 146.891,24 €-koa da.

Parte-hartzaileak


Proiektua Lesakako Udalak eta CPENek sustatzen dute. Basoberritu, konpentsatu eta finantzatzen duten enpresa gisa, Korporazioa osatzen duten hamasei sozietate publikoak ditugu, Hidrorubber, Nafarroako Rural Kutxa eta ArcelorMittal enpresekin batera.

Aurkezpenaren oihartzun mediatikoa


Kontsultatu hemen 2023ko urriaren 31an Eskolamendin egindako proiektuaren aurkezpenaren oihartzun mediatikoa.

Batu zaitez CPEN Basora eta murriztu zure enpresaren eragina!

⬆ Subir