Skip to main content
CPENen integratutako NASERTIC sozietate publikoko Sekuentziazio Masiboko Zentroaren instalazioak

Sozietate publikoek inoizko emaitza operatiborik onenak aurkeztu dituzte

Korporazioak 44,7 milioi euroko emaitza operatibo bateratu positiboa izan du, sozietate publikoen jardueraren zerga, amortizazio eta dirulaguntzak kontuan hartu gabe (EBITDA), honek % 23ko gorakada suposatzen du 2021eko datuekin alderatuta

CPENen integratutako NASERTIC sozietate publikoko Sekuentziazio Masiboko Zentroaren instalazioak

Laburpen-bideoaren esteka: https://youtu.be/GS03f6s0N2I

LABURPEN BIDEOA IKUSI

 

Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoak (CPEN), Nafarroako Gobernuko sozietate publikoen matrizeak, 2022. urteko kontuak aurkeztu ditu, 44,7 milioi euroko emaitza operatibo bateratu positiboarekin – zerga, amortizazio eta dirulaguntzak kontuan hartu aurretik (EBITDA) –. Datu honek % 23ko gorakada suposatzen du 2021eko datuekin alderatuta eta osotara, CPENek inoizko emaitzarik onenak islatzen ditu, enpresa-sektore publikoaren finantza iraunkortasuna berresten duelarik.  

 

EBITDAri ekarpenik handiena Tuterako Nekazaritzako Elikagaien Hiriak (CAT), Salinas de Navarra-k eta Nafarroako Autobideen filialak egin diote. Azken hau ez da Nafarroako sozietate publikoa, baina CPENek %50eko partaidetza duenez, kontu bateratuetan sartzen da, Korporazioko gainerako sozietateekin batera.

 

Emaitza bateratuari erreparatuta, eta aktibo finkoaren amortizazioaren eraginaren ondoren, 2022an 20,3 milioi euro negatibokoa izan da, nagusiki, Nafarroako Zirkuituaren salerosketa eragiketaren kontabilitate izaera galtzeagatik, NICDO sozietate publikoaren eta Motor Sport Vision (MSV) artean formalizatutako kontratuaren ondorioz. Eragiketak instalazioen 31,5 milioi euroko kontabilitate-narriadura ekarri du.

 

Era berean, taldearen kontu bateratuetan ikus daitekeen bezala, 2022ko diru-sarrerak 225 milioi eurokoak dira, aurreko urtekoak baino % 7 handiagoak; hein handi batean, CATeko enpresa-parkeak energia elektrikoa saltzeagatik izan duen diru-sarreren gorakadatik eta sozietate instrumental batzuetan eman den jardueraren handiagotzetik eratorriak.

 

Bestalde, 2022an, enpresa-sektore publikoaren aktibo bateratuak 871 milioi eurokoak izan ziren, gehienbat taldearen 667 milioiko ondare garbiak eta 61 milioiko banku-zorpetzeak finantzatuta, azken hori aktibo guztien % 7a izanik.

 

Zentzu honetan, CPEN eta bere sozietateek 2022an euren zorpetzea 7,9 milioi eurotan murriztu dute, efektu garbiagatik. Alde batetik, SODENA eta NICDOn maileguak kitatzeagatik eta bestetik, NASUVINSAk Navarra Social Housing plana garatzeko izan duen zorpetzeagatik. Korporazioa 2021ean pilatutako 68,86 milioiko zorretik 2022ko 60,97 milioira igaro da, aktiboen guztizko bolumenarekiko zifra oso doitua.

 

Zentzu honetan, CPEN eta bere sozietateek 2022an euren zorpetzea 7,9 milioi eurotan murriztu dute. NICDOn maileguak kitatzeak eta NASUVINSAk Navarra Social Housing plana garatzeko izan duen zorpetzeak eragindako efektu garbiagatik. Korporazioa 2021ean pilatutako 68,86 milioiko zorretik 2022ko 60,97 milioira igaro da, aktiboen guztizko bolumenarekiko zifra oso doitua.

 

Inbertsioei dagokienez, 58,29 milioi euro bideratu dira ondasun higiezinetako eta finantzetako inbertsioetara. Funtsean, Nafarroako industria-sarea laguntzeko.


Finantza egoera honek erakusten du Nafarroak enpresa-sektore publiko egonkor, orekatu eta profesionalizatua duela, etorkizuneko erronkei aurre egiteko prest dagoena, Foru Komunitatearen gizarte, ekonomia eta lurralde garapenaren palanka gisa.

 

 

1.647 profesionalek osatutako plantilla erabat teknifikatua

Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Gobernuko sozietate publikoen enpresa matrizea den Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoaren (NEKP) bitartez, 16 sozietate publikoetan eta partaidetza murritzagoa duten beste 70 sozietate baino gehiagotan hartzen du parte.

 

2022ko amaieran 1.647 pertsonek osatzen zuten sozietate publikoen lantaldea. Horietatik, %47 emakumeak ziren eta %53 gizonak. %71ak kontratu finkoa zuen eta %29ak behin-behinekoa.

 

Testuinguru honetan, 2023ko martxoan, Nafarroako Gobernuak Estatuko Aurrekontu Orokorren Legean ezohiko izaeraz gaitutako tasa espezifiko bat baimendu zuen, enplegu publikoaren behin-behinekotasuna murrizteko. Hala, sozietate publikoen egiturazko postuetako behin-behinekotasuna pixkanaka %15,5era jaitsiko da 2023an, %9,7ra 2024an eta %6,8ra 2025ean.

 

Sozietate publikoak, esparru ezberdinetan Nafarroaren zerbitzura euren ezagutza sakon eta espezializatua jartzeagatik bereizten dira. Alor horiek nekazaritza eta abeltzaintza, etxebizitza eta lurraldearen garapena, enpresa-sarearen finantzaketa, ingurumena, azpiegituren kudeaketa (araztegiak, telekomunikazio zentroak, superkonputazio zentroak edota kultura, kirol zein aisialdi instalazioak), hezkuntza, kartografia eta lurralde informaziorako sistemak, dibulgazio zientifikoa, industria-jarduera, adimen artifiziala eta medikuntza pertsonalizatua dira, besteak beste.