Skip to main content

NAFARROAKO ENPRESA-KORPORAZIO PUBLIKOA (CPEN)

Agur instituzionala

Efizientzia eta eraginkortasuna elkarri lotuta joan beharreko bi kontzeptu dira, norbaitek helburu bat markatzen duenean arrakasta lortzeko. Bi ezaugarri horiek profesional on baten bereizgarri dira, eta, hedaduraz, bere zerbitzuak eskaintzen dituen enpresarena ere.

 

Nafarroako Enpresa-Korporazio Publikoa (CPEN) 1600 langilek osatzen dute. Euren egitekoa, COVID-19aren pandemiak eragindako krisia eta azken buruan, Ukrainako gerrarekin bizitakoa kontuan hartuta, ez da beti erraza izan. Hala ere, guztiek lanari eutsi eta ekin diote; arduraz, konpromisoz eta norberaren talentu dosi handienak guztion ongizatearen zerbitzura jarriz.

 

Osagai horiek guztiak bateratzen direnean emaitza onak lortzea ondorio naturala izaten da.

 

Hala gertatzen da CPEN-n. Urtez urte, ezarritako helburuak betetzen ditu, nahiz eta egun dugun testuingurua aldakorra izan eta ziurgabetasunez beteta egon.

 

Erronkak agertzen doaz, lengoaiak aldatu egiten dira, baina helburuak berbera izaten jarraitzen du: Nafarroako Gobernuak bere lan eremuetatik garatzen duen zerbitzu publikoaren benetako jarraipena izatea eta Nafarroarentzat aberastasuna sortzea.

 

Horregatik guztiagatik, Foru Gobernuak bere enpresa-sektore publikoaren aldeko apustua egiten du eta era berean, CPEN bezalako erakunde bat eredu izaten jarraitzea nahi du, bere kudeaketa iraunkortasunean eta gardentasunean oinarrituz, eta lana modu orekatuan aurrera eramanez.

 


José Luis Arasti

Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Ogasun kontseilaria

CPENeko kontseilari delegatua

Nor gara

Ekainaren 18ko 8/2009 Legeak ezarritakoari jarraikiz, 2009ko azaroaren 4an Corporación Pública Empresarial de Navarra, S.L.U. (CPEN) (Nafarroako Enpresa-Korporazio Publikoa) eratu zen Nafarroako Foru Erkidegoko ondasunaren zati garrantzitsu bat, funtsean sozietate publikoak, antolatzeko eta arrazionalizatzeko tresna bateratua izateko helburuarekin.


2010eko urtarrilaren 18an Nafarroako Gobernuak ordura arte hainbat enpresetan zituen partaidetza guztiak CPENera intsuldatzea erabaki zuen. Hala, CPEN enpresa-sektore publiko handi baten sozietate matrize bilakatu zen. Optimizazio, eraginkortasun eta efizientziaren bila ibiltzearen emaitza gisa, 39 sozietate publiko izatetik (CPEN barne) 16ra pasatu ginen.


Organigrama

CPENren lan-taldea 17 pertsonek osatzen dute; haien zeregin nagusia Nafarroako Gobernuko gainerako sozietate publikoei aholkularitza eta laguntza teknikoa eskaintzea da, honako arlo hauetan: erosketak, inbertsioak eta kontratazioak; komunikazioa; finantzak; arlo juridikoa eta giza baliabideak.


Gaur egun pertsona bera arduratzen da konpainiaren koordinazio eta ordezkaritzaz eta finantza-zuzendaritzaz. Juridiko saileko pertsona batek lanaldi partziala du.

Zuzendaritza nagusia

Zuzendaritza nagusia

Francisco Fernández Nistal

Erosketa, inbertsio eta zerbitzu kontratazio saila

Erosketa saila

Juan Barberán

Erantzukizun Sozial Korporatibo saila eta koordinatzaile operatiboa

Erosketa saila

David Pérez de Ciriza

Finantza eta kontrol saila

Finantza saila

Marisa Navascués
María Bajo
César Esparza

Giza baliabide saila

Giza baliabideetako saila

Mª Carmen López
Teresa Minondo
Beatriz Irache

Idazkaritza

Idazkaritza

Ainhoa Zazpe

Sail juridikoa

Saila juridikoa

Jorge Aleixandre
Patxi García

Komunikazio saila

Komunikazio saila

Itxaso Laita

Harremana

Sarasate pasealekua, 38, 2. esk. - 31001 Iruñea (Nafarroa)

Tel: +34.848.420.872

cpen@navarra.es


@CPEN_SSPP_na | LinkedIn

Zer egiten dugu

Segur aski, Nafarroako Enpresa-Korporazio Publikoa (CPEN) Nafarroako Gobernuko sozietate publiko ezezagunena izango da; gure funtzioak kontuan hartuta, ulertzekoa da hori.


CPENek gizartearekin duen konpromisoa ez da soilik baliabide publikoak modu eraginkor eta efizientean erabiltzea. Horrez gain, enpresa-sektore publiko orekatu eta jasangarria lortu nahi du, balioak transmititzeko elementu gisa balioko duena, Foru Erkidegoaren garapen ekonomikoa sustatuko duena eta Nafarroako Gobernuko sailen politiken egikaritzea erraztuko duena.


Gaur egun 17 profesionalek osatzen dugu CPEN eta aholkularitza-zerbitzuak eskaintzen dizkiegu gainerako sozietate publikoei eta Nafarroako Gobernuari –hala behar duenean– 6 arlo zabal hauetan: erosketak, inbertsioak eta kontratazioak; komunikazioa; erantzukizun sozial korboratiboa; finantzak; arlo juridikoa eta giza baliabideak.


Gure funtzio nagusien artean hauek nabarmendu ditzakegu: sozietate publikoen funtzionamenduaren eta jardueren koordinazioa –eraginkortasuna, efizientzia eta balioen eraketa irizpidetzat hartuta– eta ildoen diseinua eta haien aplikazioaren jarraipena Korporazioari dagozkion eremuetan (aurrekontuak egitea, plan estrategikoak, finantziazio-egiturak, homogeneizazioa, komunikazio-politikak eta abar). Horretarako, denboran zehar prozedurak ezarri dira sozietateen kudeaketa eta finantza-egoera sakontasunez ezagutzen laguntzeko reporting, aurrekontu eta abarren bidez.


Aurrekoa bezain garrantzia da, bestalde, CPENri egotzi zaion ardura enpresa-sektore publiko osoaren onura eta garapena helburu duten proiektu estrategiko singularrak sustatzeko (esate baterako, sozietate publikoen berdintasun-planak, kode etikoa eta jokabide-kodea, edo kudeaketa internalizatzeko edo kanpora ateratzeko prozesuak –Nafarroako Zirkuituaren kasuan gertatu zen bezala–).


Azken batean, CPENek balioa sortzen dio Nafarroako Gobernuari, agindu zaizkion funtzioak gauzatuz...


  • Ondasun Publikoaren kudeaketa hobetuz
  • enpresa-sektore publikorako ezarpen estrategiko korporatiboa ahalbidetuz
  • kudeaketa hobetuko duten politika homogeneoak, praktikoak eta prozedura komunak ezarriz
  • ikuspegi komun bat ekarriz eta sozietateen artean ideien eta jarduera egokien transferentzia erraztuz
  • eragiketa-gastuak murriztuz
  • proiektu konplexuak gauzatzen lagunduz
  • erabakiak hartzea errazten duen ekonomikoa- eta finantza-ikuspegi sendotua ahalbidetuz
  • Nafarroako Gobernuaren solaskide bakarra izanez (sozietate publikoen informazio guztia biltzen duen solaskidea)
  • kudeaketa-organoak murriztuz
  • eta enpresa-sektore publikoaren kudeaketan Parlamentuaren parte hartzea ahalbidetuz Administrazio Kontseiluan duen partaidetzaren bidez

CPENen enpresa-sektore publikoaren etengabeko hobekuntzarekin konprometituta gaude, eta hori lortzeko lanean jardungo dugu egunez egun. Izan ere, ziur gaude korporazioan dauden sozietate guztiekin eta haien lan-taldeekin partekatzen dugun egungo eta etorkizuneko arrakastaren funtsa gure giza taldearen jarduera egokia, inplikazioa eta profesionaltasuna direla.

Antolaketa instituzionala

Corporación Pública Empresarial de Navarra, S.L.Uren (CPEN) (Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoaren) kudeaketa eta administrazioa Administrazio Kontseilu bati dagokio. Administrazio Kontseilu horretako kontseilariak ondasun alorrean aplikagarria den araudian ezarritakoari jarraiki izendatzen dira.


CPENren Administrazio Kontseiluaren osaketan gizonen eta emakumeen kopurua proportzionala izango da; portzentajea ez da % 60tik gorakoa izango, ez kasu batean ez bestean.


Corporación Pública Empresarial de Navarra, S.L.Uren (CPEN) sozio bakarrak izendatuko ditu Administrazio Kontseiluko kideak; honela egingo da banaketa:


  • Heren bat Nafarroako Gobernuak proposatuta
  • Heren bat Nafarroako Parlamentuak proposatuta
  • Heren bat entzute handiko profesional independenteen artean

Nafarroako Foru Erkidegoko Presidentea izango da Kontseiluko lehendakari, eta hau, era berean, Kontseiluko berezko kide izango da Nafarroako Gobernuak proposatutako herenaren barruan. Era berean, ondasunen arloko eskumena duen sailaren kontseilaria ere berezko kide izango da Nafarroako Gobernuak proposatutako herenaren barruan.


Aurrekoari jarraikiz, honako hau da gaur egun CPENren Administrazio Kontseiluak duen osaketa:

María Chivite Navascués andrea

Presidentea
Nafarroako Gobernuko Presidentea

José Luis Arasti Pérez jauna

Kontsailari delegatua
Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Ogasuna Kontseilaria

Mikel Irujo Amezaga jauna

Mikel Irujo Amezaga jauna

Batzordekidea
Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomikoa eta Enpresa Kontseilaria
Nafarroako Gobernuak proposatuta

Koldo Amezketa Diaz jauna

Koldo Amezketa Diaz jauna

Batzordekidea
Foru Parlamentuak proposatuta

Asier Baztan Beperet jauna

Asier Baztan Beperet jauna

Batzordekidea
Foru Parlamentuak proposatuta

Francisco Javier Garde Garde jauna

Francisco Javier Garde Garde jauna

Batzordekidea
Profesional independentea

Ainhoa Unzu Gárate andrea

Ainhoa Unzu Gárate andrea

Batzordekidea
Foru Parlamentuak proposatuta

Cristina Sotro Belzarena andrea

Cristina Sotro Belzarena andrea

Batzordekidea
Profesional independentea

Idoia Zabaleta Arregui andrea

Idoia Zabaleta Arregui andrea

Batzordekidea
Profesional independentea

Gobernu-, administrazio- eta zuzendaritza-funtzioetarako arduraldi-erregimena, karguka:

  • Administrazio Kontseiluko kideak: Bilkuretara bertaratzea eta beren karguei dagozkien funtzioak gauzatzeko beharrezko dedikazioa.
  • Koordinatzailea: Finantza- eta kontrol-zuzendaritza, eta karguarekin lotutako funtzioak, Administrazio Kontseiluak ahaldundutako fakultateei jarraikiz.

Aurreko urtean (2022) jasotako ordainsari gordinak eta bestelako konpentsazio ekonomikoak, karguaren eta kontzeptuaren arabera banakatuta:

  • María Chivite Navascués andrea (Presidentea): Ez du ordainsaririk ez eta konpentsazio ekonomikorik jaso entitatearen eskutik.
  • Elma Saiz Delgado (Kontseilari Delegatua): Ez du ordainsaririk ez eta konpentsazio ekonomikorik jaso entitatearen eskutik.
  • Mikel Irujo Amezaga jauna: Ez du ordainsaririk ez eta konpentsazio ekonomikorik jaso entitatearen eskutik.
  • Francisco Javier Garde Garde jauna: 2022ko ekitaldiari dagozkion 1.400 euro jaso ditu, dieta gordin gisa, Administrazio Kontseiluko bilkuretara bertaratzegatik.
  • Javier Onieva Larrea jauna: Ez du ordainsaririk ez eta konpentsazio ekonomikorik jaso entitatearen eskutik.
  • Cristina Sotro Belzarena andrea: 2022ko ekitaldiari dagozkion 1.400 euro jaso ditu, dieta gordin gisa, Administrazio Kontseiluko bilkuretara bertaratzegatik.
  • Koldo Amezketa Díaz jauna: 2022ko ekitaldiari dagozkion 1.400 euro jaso ditu, dieta gordin gisa, Administrazio Kontseiluko bilkuretara bertaratzegatik.
  • Mª Carmen Segura Moreno andrea: 2022ko ekitaldiari dagozkion 700 euro jaso ditu, dieta gordin gisa, Administrazio Kontseiluko bilkuretara bertaratzegatik.
  • Idoia Zabaleta Arregui andrea: 2022ko ekitaldiari dagozkion 1.400 euro jaso ditu, dieta gordin gisa, Administrazio Kontseiluko bilkuretara bertaratzegatik.
  • Ainhoa Unzu Gárate andrea: Ez du ordainsaririk ez eta konpentsazio ekonomikorik jaso entitatearen eskutik.
  • Asier Baztan Beperet jauna: 2022ko ekitaldiari dagozkion 700 euro jaso ditu, dieta gordin gisa, Administrazio Kontseiluko bilkuretara bertaratzegatik.

Enpresa-etika

Integritatea, objetibotasuna, zintzotasuna eta erantzukizuna oinarrizko balio etikoak dira Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoaren barruan dauden sozietate publikoen jardunean.


Horregatik, 2018. urteaz geroztik, Nafarroako Gobernuko sozietate publiko guztiek dugu Etika eta Jokabide Kode bat, gure balio, printzipio eta jarduteko jarraibide etikoen adierazpen formala adierazten duena. Arau-maila du gure erakundeen barruan, eta, beraz, gure eginkizun bakoitza betetzean aplikatu beharreko esparru orokor eta gida da, jokabide etiko eta arduratsua bermatzeko.


Nafarroako Gobernuko sozietate publikoetako zerbitzu bereziak ematen ari diren lan-kontratuko langile eta funtzionario guztiek, beren jarduera guztiak burutzerakoan, kode honetan jasotako balio etikoei jarraitu beharko diete, eta printzipio etikoak betetzen saiatu beharko dute, ezarritako jarduera-jarraibideak aplikatuz.


Kodea Nafarroako Gobernuko sozietate publikoak osatzen dituzten pertsona guztiei aplikatuko zaie, beren posizio hierarkikoa edozein dela ere. Beraz, plantilla osoari aplikatuko zaio, bai kontratazio finkoari, bai aldi baterakoari, bai zuzendaritzari eta Administrazio Kontseiluetako kideei.

Nafarroako Gobernuko sozietate publikoen Etika eta Jokabide Kodea esteka honetan deskarga dezakezu.


CPENen Arrisku Penalen Mapa eta Delituen Prebentzioaren arduraduna izendatzea

Compliance arloko jarduera osatzeko, CPENen Arrisku Penalen Mapa bat egiten da, eta mapa horretan identifikatzen dira ekintza penalak eragin ditzaketen arloak eta ekintzak, ekintza horiek gauzatzen dituztenentzat. Horrez gain, gizarteko Delituen Prebentzioko arduradun bat izendatzen da.




INFORMAZIO-KANALA

2018an Etika eta Jokabide Kodea onartzearekin batera, kanal etiko bat gaitu zen pertsona juridikoarentzat soilik ondorio penalak zituzten praktikak , portaerak , ekintzak edo ez-egiteak jakinarazteko.


2023an, arau-hausteei eta ustelkeriaren aurkako borrokari buruzko informazioa ematen duten pertsonen babesa arautzen duen 2/2023 Legea, indarrean sartu zenean, Kanal Etiko horren ordez informazio-kanal bat jarri da, eta kanal hori Nafarroako sozietate publikoetako langileek nahiz kanpoko edonork erabil dezakete. Helburu nagusia da korporazioan gerta daitezkeen egoera negatiboak, irregulartasunak edo jokabide desegokiak goiz detektatzen laguntzea, horiek isilpean egiaztatzea eta dagokion prozedurari ekitea.



CPENen Informazioaren Barne Sistemaren Politika

CPENen Informazioaren Barne Sistemaren Kudeaketaren Prozedura

Kontratatzailearen profila

Kontratatzailearen Profila Nafarroako Gobernuaren sozietate publikoen kontratu-jarduerarekin lotutako informaziora zuzenean sartzeko sortu den gune bat da. Informazioa hori Kontratu Publikoen Foru Legearen pean dauden gainerako erakundeenarekin batera Nafarroako Gobernuaren Kontratazio Atarian aurki daiteke (Foru Komunitateko lizitazioen publizitatea egiteko bitarteko ofiziala). Informazioa gazteleraz.

Gardentasun legea

Gardentasunari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legeari eta lege hori garatzen duen araudiari jarraikiz, ondorengo informazio hau helarazten da eta eskuragarri jartzen da. Informazioa gazteleraz.