Skip to main content
Logotipo INTIA

INTIA

Instituto Navarro de Tecnologías e Infraestructuras Agroalimentarias, S.A.

INTIA Landa Garapen, Ingurumen eta Tokiko Administrazio Sailari atxikitako sozietate publiko bat da, eta Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoan (NEKP) sartuta dago.


Gure misioaren funtsa elikagaien sektoreko transferentzia eta berrikuntza dira, sektorearen bideragarritasuna eta jasangarritasuna hobetzeko eta ingurumena errespetatzen duen eta gizarteari kalitatezko elikagaiak eskaintzen dizkion landa eremu bizibati eusteko.


Ikerketa aplikatua eta transferentzia teknologikoa uztartzen aitzindariak izan gara Espainian, eta balio-kate osoan egiten dugu lan zorroztasunez eta irizpide tekniko independentearekin, 1980tik soluzioak eskainiz.


INTIAk hainbat proiektu garatu ditu, horien artean Nafarroako Ubidea eta Ureztatze Eremua. 2.900 nekazarirekin, 1.100 abeltzainekin eta nekazaritza-elikagaien eta nekazaritza-industriaren arloko 400 enpresekin egiten du lan, bai eta Kontseilu Arautzaileekin eta kalitate markekin. Horrez gain, Reyno Gourmet marka kudeatzen du.

NEKP partaidetza: % 100
Perituen eraikina, Serapio Huici etorbidea, 22
31610 Atarrabia (Nafarroa) Espainia
Tel.: 948 01 30 40 · Faxa: 948 01 30 41

www.intiasa.es
intiasa@intiasa.es

@reyno_gourmet